Elkarrizketak


LEHENENGO ELKARRIZKETA

Julen Santisteban. Pilotari ohia, eskuz banaka Bizkaiko txapeldun benjamin mailan. Bilbo (Begoña auzoa). 2017ko, azaroaren 25.

Gaurko egungo hizketaldian pilotari ohia eta pilotazale sutsua den,  Julen Santistebanekin berba egingo dugu, gainera gu bezala gasteizeko Ivef fakultateko ikasle ohia baita ere, eta besterik gabe bere esperientzia pilotan nolakoa izan zen, geuk egindako topaketari buruz eta baita ere pilotaz gehiago jakiteko prestatu dugu elkarrizketa hau.
K: Nola deskribituko zenituzke pilotaren munduan emandako lehenengo pausuak ?
JAitak sustatu zuen pilotazaletasuna nigan. Txikitatik eraman nau edozein herritako frontoira. Horretaz gain, ikastolako jolastokian frontoiak egotea ere lagundu zuen zaletasun horrekin jarraitzeko.

K: Zenbat urte jardun zenituen pilotan?
J5 urtez lehiaketan. Hala ere, oraindik jarraitzen dut lagunekin noizbehinka jolasten, batez ere, unibertsitatean ezagututako lagunekin.

K: Zerk bultzatu zintuen pilotan jolasten hasteko? Eta zein modalitate hautatu zenuen ?
J: Pilota zaletasuna txikitatik banuen. Ikastolan ere, eskolaz kanpoko ekintzetan esku pilota zegoen aukeratzeko. Gainera, nire klaseko lagun mina ere pilotan hasi zen, beraz, faktore bat baino gehiago izan zirela esango nuke.

K: Zerk bultzatu zintuen pilota uzteko? Erabaki zaila ezta…
J: Bai, nahiko erabaki zaila izan zen. Pilotaz gain, futbolean ere aritu naiz betidanik. Garai batera iritsi nintzen non, futbol entrenamenduak bi izatetik hiru izatera pasatu ziren, eta ikasketa mailak ere eskakizun handiagokoak ziren. Inglesa ere ikastea nahi zuten nire gurasoek, beraz, bi kiroletatik bat aukeratu behar izan nuen. Maila hobea nuen esku pilotan, baina lagun gehienak futbol taldean...

K: Zein izan zen pilotan lortu zenuen garaipenik handiena edo garrantzitsuena?
J: Oso gaztea izan arren, benjaminetako bigarren urtean bizkaiko finala irabazi genuen. Gainera, Mikel Larunbe izanda arerio, gaur egun profesional mailan dagoela.

K: Pilotan jardun zenituen urte horietan momentu asko bizi izan zenituen, aipatu nahiko zenuke horietariko bat?
J: Ez zait burura etortzen momentu zehatz bat, baina badut oso oroitzapen ona entrenamendu zein partidu guztietan genuen giro onaz pilotarien artean.

K: Gaur egungo pilotaren momentuari buruz zeozer aipatzeko? Zeozer aldatuko zenuke?
J: Nire aburuz esku pilota oso maila onean dago, konpetentzia asko pilotarien artean eta zaletasun handia mantentzen da Euskal Herrian. Beste modalitate batzuk, berriz, pala bezala, ez daude momentu onean.  Uste dut bilakaera handia izan duela pilotak azken urteetan, profesionalizazio maila batera iritsi arte. Hala ere, asko dago hobetzeko nire ustez. Gure esparrutik begira, uste dut pilota munduan prestakuntza fisikoa aldatu dela baina asko hobetzeko dagoela oraindik. Ziurrenik hemendik 20 urtera entrenamendu metodoak, partidu aurreko beroketak, etabar asko aldatuko dira.

K: Zer irudizten zaizu gure ekitaldia bezalako jardunaldiak pilotaren bultzadarako?
J: Oso interesgarria. Batez ere uste dut hiriburu eta herri handietan pilota asko sustatu ahal dela. 

K: Azkenik nola animatuko zenituzke umeak pilotan jarduteko eta haiek futbola bezain garrantzitsua den kiroltzat hartzeko?
J: Zaila iruditzen zait maila horietara iristeko, gehien bat gaur egun dagoen publizitatea eta komunikabide sareetan ematen zaion garrantziagatik, futbola beste maila batean dago. Nire ustez txikitatik zaletu behar ditugu umeak, bai eskoletan zein herri eta hirietan. Horrez gain, euskal komunikabide sareak ere eragina izan dezakete. Esaterako, Oinatz Bengoetxea Cristiano Ronaldo bezain beste agertuz gero telebistan, umeak ere eredutzat izango zituzten pilotariak.

Eskerrik asko Julen, gurekin hitz egiteko minutu batzuk eskaintzeagatik eta gurekin zure bizitzaz eta esperientziaz lasai-lasai berba egiteagatik. Zorte ona opa dizugu.

K: Kazetaria  J: Julen Santisteban (Pilotari ohia)

BIGARREN ELKARRIZKETA

Ander Etxegibel. Pilotaria, larruzko paletako Euskadiko txapelduna. Sestao (Las llanas pilotalekuan). 2017ko, azaroaren 26.

Gaurko egunean antolatutako hizketaldian, gaur egun pilotari konsagratua daukagun eta bizitza osoan pilotan jardun duen Ander Etxegibelekin berba egingo dugu; beti bezala pilotaren munduan jakinduria aberatsagoa izateko asmoz eta baita, berak haren esperientzia pilotan eta gurte topaketari buruzko iritzia jakiteko asmoz.
K: Zenbat urtez daramatzazu esku pilotan? Nola hasi zinen?
A: Lau urte bete berri nituela hasi nintzen pilotan eta jada 14 urte daramat jarraian pilotaz disfrutatzen. Nire anaiak jolasten zuelako hasi nintzen, azkenean bere "erruagatik" egun osoa frontoian sartuta ematen nuen eta honen bitartez pilota munduan sartu nintzen txiki-txikia nintzela.
K: Zein modalitatean jokatzen duzu? Eta zein taldetan?
A: Urte osoan zehar binaka jokazten da, gero torneo edo txapelketa gutxi batzuk buruz-buru eta lauterdian. Nire kluba, Sestaoko Lagun Artea da.
K: Sortu dugun topaketa bezalako ekitaldiei buruz zer pentsatzen duzu?
A: Pilotarentzako lagungarria dela uste dut, sustada edo sustapen ezberdina; baina, beti ere aurreranzko bultzada txiki bat da eta pilotari eta pilotazaleentzat, pilotarentzako aberatsa den edozer ongietorria izango da.
K: Zeintzuk izan dira zure lorpen garrantsitzuenak esku pilotan?
A: Lortutakoa beti probintzia mailan lortu dut: hau da, Bizkaiko mailan. Hainbat txapelketen txapeldun eta txapeldunorde. Pala munduan aldiz, Euskadiko txapeldun eta GRAVNI txapelketako txapeldunorde hirutan gelditu naiz. Sekulako amorrua eta inpotentzia...
K: Zer aldatuko zenuke esku pilotan gaur egungo jendeak gerturatzeko?
A: Irakaskuntza moduak edo ereduak aldatuko nituzke; zeren eta jende asko apuntatu eta denbora gutxi pasa ostean utzi egiten du beste kirol batzuengatik (futbola, saskibaloia...) eta arrazoi nagusia izan ohi da kirol horietan bere lagunak daudelako edo soilik erakargarriagoa iruditzen zaielako. Orduan, lortu beharko zena da pilotak ikuslego gehiago lortzea eta Euskal mailan lehentasunezko kirol bilakatzea.

K: Zure familiaren erlazioa pilotarekiko oso estua dela jada badakigu, zer suposatzen du hori zuretzat?
A: Familia beti oso erlazionatuta egon da pilotarekin ; beraz, hori praktikatzerako orduan beste motibazio garrantzitsua da.
 K: Zer deritzozu pilota eta batez ere, esku pilota gizonezko kirol edo tradiziotzat hartzea gaur egun?
A: Gaur egun, pilotaren mundua hedatzen ari da gutxika-gutxika eta orain emakumezkoak sartzen edo murgiltzen doaz mundu honetan. Orduan, hau zen duela urte asko egin behar izan zutena eta ez duela berrogeita hamar urtetako estilo tradizionalarekin jarraitzea.
K: Zer deritzozu sponsor eta babesleen kolaborazioa pilotaren arloan?
A: Sponsor eta babesleak oso garrantzitsuak dira, zeren eta edozein beste kiroletan bezala, laguntza ekonomikoa porturatzen dutenak direlako.
K: Zer deritzozu Sestaoko Lagun Artea taldeak pilotarien sorkuntzan egindako lana ?
A: Eskola-mailan oso ondo doa, federatu-mailan aldiz, gauza asko aldatu behar dira. entrnatzaileen arloan, zein materialaren arloan...
K: Nola bultzatuko zenuke jendea pilotan aritzeko?
A: Pilota, beste edozein kirol balitz moduan indartu beharko litzateke, eskola-orduetan jokatuz eta praktikatuz. Hortaz gainera, landu daiteke jaialdi edo ekitaldiak antolatuz eta adin eta mota guztietako pertsonak motibatuz.
Bueno gaurkoz aski da, esker mila Ander gureganako errespetu eta kolaborazioagatik eta momentu bikainak opa dizugu zure ibilbuidean zehar, besarkada handi bat!
K: Kazetaria  A: Ander Etxegibel (Lagun Artea taldeko pilotaria)








Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Sarrera