Sarrera

Euskal pilota tradizioz eta ohituraz, Euskal Herria beste lurraldeengatik ezberdintzen duen kirola edo herri kirola da. Gaur egun, ez dago bere momentu onenean eta txikitatik edo gazteetatik sustatzea eta bultzatzea komeni zaigu besteengatik bereizgarri egiten gaituzten gauzak galdu behar ez direlako.

Horretarako, gazteentzat bideratutako jardunaldi erakargarriak prestatu ditugu Sestaoko "La Benedicta" polikiroldegian eta hain zuzen ere, bere pilotalekuan , hala eta guztiz ere, lortu nahi dugu pilota era guztietara zabaltzea batez ere, euskal kulturaren arloko gai garrantzitsu bat delako. Garrantzia eman nahi diogu Euskal Pilota eskolaz kanpoko jarduera edo aktibitate bilakatzeari eta horretan azpimarratuko ditugu jardunaldiak.  Proiektu hau aurrera atera dadin era guztietako materialak ditugu, instalazio bikainak eta irakaskuntza prozesua gazteei eta batez ere, pilotan inoiz aritu direnei barneratzeko eta irakasteko gidariak. Aurreiritziak, beldurrak eta kezkak alde batera utzi eta animatzera gonbidatzen zaituztegu!

Bi helburu ditugu ekintza honekin:
  1. Lehenego helburua, pilotaren grina txikienetan barneratzea, hauek gurea den tradizio hau arlo guztietan eta modalitate guztietan praktikatu eta ikasi dezaten, geroago posible bada ikasi duten hauek irakasteko kapazak izan daitezen edo soilik ideia batzuk izan dezaten. Gure helburu pertsonala, jardunaldi dinamikoak, gazteen poztasuna eta jakin mina suspertzea praktikan jarraitzeko batez ere, eta nork daki honelako jardunaldi batetik pilotari profesional edo amateur bat sortuko den... batek daki!
  2. Bigarrena, lortutako diru guztia ELA-ren aurkako inbestigazioarako emango dugu.Gaur egun, hainbat pertsonek pairatzen duten gaixotasuna da eta goixoen baita bere familien bizitzak guztiz puskatzen dituena.Horregatik,ondo iruditu zaigu ekitaldi honen bidez dirua biltzea.
Gainera guztioi gonbidatzen zaituztegu topaketan parte hartzera nahiz eta beste herrialde batekoa izan. Izan ere, gure ustez kirola da integrazio modurik hoberena Susana Soler Prat, Gonzalo Flores Aguilar eta Maria Prat Grau(2012).Heziketa Fisikoa eta Kirola inklusio baliabide bezala Catalunyako inmigranteentzat.Pensar a Prátika.15(1).Kontsulta:2017-11-28.https://www.revistas.ufg.br/fef/issue/view/1134/showToc  artikuluan irakurri dugun bezala eta horregatik, topakera eta ondoren kirol kultur desberdinei buruzko elkarrizketa sortuko dugu.

Nahiz eta gende askok Esku Pilota mutilekin lotzen duten, hainbat eta hainbat neska jokatzen dute kirol soragarri honetara, horregatik neska guztiei ere animatzen zaituztegu parte hartzera, irakurri dugun   Maria Angeles Rebollo Catalan, Rafaek Garcia Perez, JoaquincPiedra de  la Cuadra eta Luisa Bega Caro(2011).Diagnóstico de la cultura de género en educación : actitudes del profesorado hacia la igualdad.Revista de educacion14(53),321-326Kontsulta: 2017-11-28
https://idus.us.es/xmlui/bitstream/handle/11441/43550/GENDER%20GAP%20IN%20PHYSICAL%20EDUCATION.pdf?sequence=1&isAllowed=y artikuluan azpimarratu egiten baita gu bezalako hezitzaileak eta guk sortutako ekintzak garrantzi handia izan ditzaketela sexu berdintasunaren gaian.

Besterik gabe, geure topaketaz disfrutatuko duzuelakoan; baita ere, gure blogaz ikastea espero dugu eta ongietorria ematen dizuegu; Jon Regañak, Antxon Muruak eta Iñaki Bilbaok, Jarduera fisikoaren eta Kirol zientzien fakultateko lehenengo mailako ikasle garenok.


Iruzkinak