Sarrera
Euskal pilota tradizioz eta ohituraz, Euskal Herria beste lurraldeengatik ezberdintzen duen kirola edo herri kirola da. Gaur egun, ez dago bere momentu onenean eta txikitatik edo gazteetatik sustatzea eta bultzatzea komeni zaigu besteengatik bereizgarri egiten gaituzten gauzak galdu behar ez direlako. Horretarako, gazteentzat bideratutako jardunaldi erakargarriak prestatu ditugu Sestaoko "La Benedicta" polikiroldegian eta hain zuzen ere, bere pilotalekuan , hala eta guztiz ere, lortu nahi dugu pilota era guztietara zabaltzea batez ere, euskal kulturaren arloko gai garrantzitsu bat delako. Garrantzia eman nahi diogu Euskal Pilota eskolaz kanpoko jarduera edo aktibitate bilakatzeari eta horretan azpimarratuko ditugu jardunaldiak. Proiektu hau aurrera atera dadin era guztietako materialak ditugu, instalazio bikainak eta irakaskuntza prozesua gazteei eta batez ere, pilotan inoiz aritu direnei barneratzeko eta irakasteko gidariak. Aurreiritziak, beldurrak eta kezkak alde batera...